XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogo-aratoletan iositako artitz ozta-ozta irakurgarriak ziruditen, edota, aspaldietako lilietatik ialkitako etorkizun ezagueraren aziak, ta iopu gaztearen baitan erori ta gero ernemindu ta orriloan agertu ziran mardul ta tinko.

Auxe litzake, beraz, irakaslearen egingo berebizia: onela ornidutako gogoan galdearen galdez zirikatu, ez-mezean dagonaren aziak erenerazi udaberriko eguaro ongarrian.

Bazuten, gaiñera, beste bide bat berroroitzapen ori nolarebait adierazteko: gogoaren ezilkortasuna, alegia: beingoan, egonalditxo bat egiten du, eten bait-litzan, orixe duzu eriotza; eriotza ostean biriaiotzen da, aurrerantzean iñoiz ere austua ez izateko.

Arrezkero auxe da gure eginbidea: alik eta garbien bizitza ontan irautea, gerokoaren zai, arean.

Gaitz baten ordaiña Persepone'k iasotzen dunean, aren gogoa eguzkira itzultzen du bederatzi urte ondoren.

Ala dio Platon'ek bere Menon elkar-izketan.

Arrezkero, gogoa ez-ilkor dan ezkero, ta lur gaiñeko ta beitikoak oro ikasiak ditun ezkero, birroroitu besterik ez ditu egiten gogoak.

Ta gauza guziak ezagunak baititu gure gogoak, bataren oroitzapenez, berak bere kabuz arkitu lezazke, zangarra izanik, azterketa ortan nekearen nekez uko egingo ezpalu beintzat.

Zerbait billatu ta ikasi, oroiterazi besterik ezpaita.

Ez-ikasi, taker ta alotzek ez dute iraun bear ez-iakiñean, alper zuri aundi gertatuko baikiñake ari ontara, ta orixe opa dute gizakume aul ta makalak.

Guk, berriz, ernebizi ta lankoi bear dugu izan.

Sokarteren azken-aldi illunean, aburu bakanok kuzkuzka zeuzkan bere gogoan, atsekabearen pozgarri: edenak ta ilkizun suak ez diote gaitzik egingo, ta gero, Mina'kin ausaz ta beste gogo zindoekin, bereonelako elkar-izketak ta are obeak izango ditu.

Gogo-aldaketa bakan ori beste ustekizun are bakanagoakin elkarturik ageri da, gure buruen gain zabaltzen dan ortziakin, alegia.

Iakin-zaleak izanik, eskuetan zeukaten Pitagorak-eta, auzi guziak erabakitzeko giltza, ta iakinkizun guziak azterka iarri ziran; izarren egitamua, izarren ibilkera, lur eta eguratsaren ar-emanak ta abar.

Gogoak osteraka ibillibearrez, ara ta onaka ibilli zebiltzan izar-sail ta izarbel sorgiñak asmatu zituten iakinzaleok.

Platon'ek idurimenez, begiz bezelatsu, ikusi bide zun.

Eta ageri da zenbait elkar-izketan, Pedon'en, Timeu'en ta abar.

Politeia'n adibidez, Er'ek aldi batekoz ilda, beste bizitzean ikusiak zeatz-meatz azaltzen ditu.

Atalok nai ta nai ez Dante'ren komedia bururatzen digu.

Orixe duzu irugarrenik Pitagora'gandik-ta Platon'ek iesana: izarren berri asi-masiak alegia.

Izarlari zarrok pirringillak, esku-agak, ardatzak ta gurpillik ikusten zituzten izarren artean.

Bata bestearengan sakatutako kutxak ziruditen ta ozkarbiak zear benetako ateak ta txinboak zeuzkaten: ateok zear, gogo alderraiak sarturik gora egiten omen zuten garaia zanean: andik gero, zabalgune oparoak ikusterrean zituten begien betegarri, ta ortziaren ipurmamian etzanda ikusten zuten biribilki uts ta garden xamarra, gure eguratsaren bilgarri.

Izar ta izarbelok irraidan ari diranean, berez ots berebizia sorterazten dute, belarrien gozagarri: Egia esan, belarri ezi-bageek alakorik ez omen dute aditzen: len, ta gero, lurrak diraukeño, ots ori etenbagea izanik, betiko bait-dirau.

Bene-benetan ikasi-eziña dugu erabat ez-iakiña: argi ta garbi ulertzen dugu eresiari buruz.

Berez bezela, musika ez dakianak iñoiz ere ez du ikasiko, bear danez.

Au egunero ikusten dugu.

Kutxa biribil oien eresia lurbira osoaren antolaketa ta ederrean ageri omen da ta lendanik gogoek aldez-aurre aditua omen zuten.

Emen bean, musika orren oiartzuna aditzean, nork bere burua ezi ta araupean irauteraztea iritsi zezakean.

Onela erritar bakoitza Erri bikaiñean bizi daiteke, musikari esker.

Ageri danez, Platon'en Politeia'k Pitagora'ren anaidi ospatsua oroiterazten digu.

Platon ezkero, musika, neurria ta arauak indar aundia izan dute moral-iakintzan, baita au adierazteko itzetan ere.

Alako azalkizunak Platon'engan irakurri-ala, Pitagora'ren aziak ta igaliak arkitzen ditugulakoan gaude.

Batez ere, Politeian maiz upatzen ditugu alako aztarrenak: armonia'ren berri, ta aren neurri zeatzak ematen mutilla dugu Platon: eginbidearen arauak beterik, oker dana bazterrerazi bear du gizon ikasiak.

Erri bikain batek ots-eztia ateratzen badaki: Platon'en iritziz non-nai entzun dezakegu durundi zoragarri ori ta iakintzaren egingoa orixe duzu, ain zuzen ere, ots eztiok adieraz al izatea ta agintari bikaiñenak ots belarri-mingarriak eragotzi edo eztitu bear ditu, ritmu atera arte.

Ritmu orren iduri bikaiñak ziran Elade'ko mutil gazte iatorrak, ez ainbestean ango iainkoen iduriak: ango gezilari, utztailari, burrukalari, atxintxilari t.a. dituzu ederraren eredurik bikaiñenak.

Guzien ustez, ordea, Esparte'ko alde gogorretan azi ta ezi ziran gazterik ederrenak: txilibitu baten zuloetan beatzak ezarri, aoz aize-eman eta soiñurik ederrenak ateratzen ditun bezela, gazteok, zangar eta eder zenitun.

Arbasoengandik mutil gazteok musika zarrean azi ta eziak baitziran.

Etorri ere ez baigatoz larru gorritan ludi ontara, aspaldikoen soiñekoetan iantzita baizik.

Antxiñakoen arau ta ekanduetan sortzen gera, naiz ta gure nai utsak dirala oker uste izan.

Izkera bera sortzez gurasoengandik ondarez iasotzen dugu ta bertan ditugu mamiturik gure asmo ta bulkoen erdia baiño areago: gurasoen ekandu ta ele-ederra gure egiten dugu ta gerok eraiki ez ditugun etxeetan sortzen gera.

Arrezkero iantzi bage ezkera iaiotzen, lengoen soiñekoetan iantzita baizik: gure etxe, erri, abenda ta gizadiaren soiñekoetan, arean.

Orixe uste dute oraingo iakitunek.

Arrezkero, norberaren gogoa ez deritzagu aldagarri danik, erabateko gizadiaren gogoa baizik.

Urteak ioan urteak etorri, zarren iakintza metatuz doa, ta gizaldi berriak ustiatu egiten dute.